Udazkeneko porra jarri du abian Ilintik
Legazpiko merkatari elkarteak bi chupa-chups pote jarri ditu ikusgai bi dendatan, eta kopurua asmatzeko erronka bota die herritarrei. 500 euroko saria dago jokoan.
Kanpaina berria jarri du martxan Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak. Oraingoan, bi dendatan banatutako chupa chups kopurua asmatzeko erronka egin die legazpiarrei.
Chupa chups goxokiak Laubide auzoko Beti Eder estetika zentroan eta Kale Nagusiko Laueme dendan, erakusleihotan, kristalezko ontzi banatan jasota. Bi ontzietako goxoki kopurua kalkulatu behar da.
Urriaren 15era arteko epea dute legazpiarrek Ilintiko dendetan dauden txartelak bete eta apustua egiteko. Bi ontzietako chupa chups kopurura gehien hurbiltzen denak 500 euroko saria irabaziko du. Dirua Ilintiko establezimenduetan gastatzeko izango da.