Begiristain eta Oiharte, urrezko sagardoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak 23. Gipuzkoako Sagardo lehiaketako sariak banatu ditu gaur goizean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 23. Gipuzkoako Sagardo lehiaketako sariak banatu ditu gaur goizean, Gipuzkoako foru jauregiko tronu aretoan.
Lortutako puntuazioaren arabera aurten bi kategoriatan banatu dituzte sagardoak: urrea jaso dute 72 puntutik gora lortu duten sagardoek, eta zilarra 65 eta 72 puntu artekoek. Urrezkoen kategorian Legorretako Begiristain eta Zeraingo Oiharte daude, Aburuza, Alorrenea, Altzueta, Isastegi, Petritegi, Zapiain eta Zelaiarekin batera.
Urrezko maila lortu duten sagardoen artean bigarren dastatze bat eginda erabaki dute aurtengo sagardo txapelduna zein den: Zapiain aukeratu dute.