Euripean ere, jo eta ke
Jotake Eguna da gaur Lazkaon. Herri kiroletan 10 taldek parte hartu dute. Bazkalondoren kantaldia egingo dute eta 21:00etan Oilar Beltzak erromeria taldearen kontzertua izango da.
Finalera iritsi diren bi taldeak. Laida Goiburu Jotake Eguna ospatzen dabiltza gaur Lazkaon, Jotake Lazkaun taldeak antolatuta. Iaz egin zuten aurreneko aldiz, herriko kaleko giroa suspertu eta lazkaotarren parte-hartzea bultzatu nahian; hala, bigarren JTK eguna da gaurkoa.
9:00etan hasi da festa giroa, dultzaineroekin eta joaldunekin. Eguerdian, herri kirol lehiaketa izan da. Iaz 16 taldek parte hartu zuten, eta aurten ere arrakastatsua izan da parte-hartzea; 10 talde (talde bakoitzeko 6 pertsona) aritu dira gaur Lazkaoko plazan tokan, txingetan edota trontzan. Eguraldiak lagundu ez duen arren, herritarrak ikustera inguratu dira plazara.
Trikipoteo girotua izan dute gero kaleetan, eta 15:00etan elkarrekin bazkaldu dute partaideek zein parte hartu ez baina izena eman duten herritarrek. Bazkalondoren kantaldia izango da, norberak eramandako musika-tresnekin, eta eguna amaitzeko, 21:00etan, Oilar Beltzak erromeria taldearen kontzertua.













