Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur. Igartzabalek 478 puntu lortu ditu, Aiestaranek 444,5 eta Belokik 419,5.
50 urte bete ditu aurten Urola Garaiko Gurutze Gorriak, eta urteurrenaren harira hainbat ekitaldi egin dituzte. Urriaren 6an izango da ekitaldi nagusia, Urretxuko Labeaga aretoan.
Jotake Eguna da gaur Lazkaon. Herri kiroletan 10 taldek parte hartu dute. Bazkalondoren kantaldia egingo dute eta 21:00etan Oilar Beltzak erromeria taldearen kontzertua izango da.
50. urteurreneko festa ari dira ospatzen gaur Ordizia Igeriketa taldeko kideak. Frontoian bazkalduko dute 140 bat lagunek.
[ARGAZKIAK] Harrikalari txapelketa bertan behera geratu da eguraldi txarragatik. Toka txapelketa elizako atarian jokatu dute herritarrek, jai giroan.
[ARGAZKIAK] 80 lagunek eman zuten izena eta 70 inguruk parte hartu dute azkenean Urola ibaia garbitzeko lanetan. Urretxun eta Zumarragan ere egin dute gaur Erreka Eguna.
Iñigo Jakak Belgikan ikasi zuen Medikuntza. Euskal Herrira itzuli, eta hainbat ospitaletako kudeatzaile izan zen. Donostiako Onkologikoko zuzendaria izan zen ia hogei urtez. Egun erretiratuta badago ere, bokazioa ez du erabat alboratu.