Gaur amaituko da San Ignazioko ur parkearen denboraldia
Uztailean jarri zuen martxan udalak, eta oso harrera ona izan du. Orain jolasak kenduko dituzte, hurrengo denboraldira arte.
San Ignazio auzoko ur parkearen denboraldia gaur amaituko da,. Bihartik aurrera, mantentzen lanak egiten hasiko da udala, eta jolas elementuak desmuntatu egingo ditu datorren denboraldira arte.
Legazpiko Udalak uztailean martxan jarritako zerbitzua da ur parkea, eta hasieran erabilera arauak eta bestelakoak ondo finkatu arte zenbat arazo izan baziren ere, oso harrera ona izan du.
Ur parke honen inguruan beste lan batzuk ere egin ditu udalak, hala nola, haur parkea konpontzea, irisgarritasuna hobetzeko hainbat esku bandak jartzea, behin-behineko komuna instalatzea eta garbiketa lanak areagotzea.