Gaztaren IX. Biltzarra egingo dute ostiralean Ordizian, Udako Ikastaroen barruan
Hiru hitzaldi eta mahai inguru bat izango dira Barrenan, 09:00etan hasita.
Idiazabal Gaztaren Kofradiak Gaztaren IX. Biltzarra antolatu du ostiralean, Barrenan, 09:00etan hasita. EHUren Udako Ikastaroen barruan antolatutako jardunaldia da.
Mikel de Francisco biologoaren hitzaldiarekin hasiko da. Mendiko gazta eta trashumantzia ardatz hartuta, Euskal mendietako paisaiak: sortutako natura bat kontserbatzeko erronka gaia izango du hizpide.
10:00etan, Jaime Izquierdo geologoa, Merkaturatzea eta Artzai Gazta atalean, Gaztagilean bertan hasten da gaztaren balorazio-prozesuaz ariko da.
Hirugarren hitzaldia Agustin del Pradok emango du, Klima aldaketa. Giza jarduera. Zerk eragiten du zer, eta zein neurritan? gaiaren inguruan.
Azkeneko mahai inguruaren aurretik, 12:00etan, Jesus Garzoni hil osteko omenaldia egingo diote.