Ordizientzia hasiko da ostiralean ‘Makrobiota eta kirola’ hitzaldiarekin
Adrian Odriozola doktoreak emango du hitzaldia Barrenan.
Lemniskata zientzia herrikoia sareak antolatuta, ostiralean hasiko da 10. Ordizientzia. Adrian Odriozola ikerlaria izango da hizlaria eta Makrobiota eta kirola gaia izango ditu hizpide, 19:00etan, Barrenan.
Adrian Odriozola doktorea da Biokimikan eta Biologia Molekularrean (EHU). Euskal Herriko Unibertsitateko Genetika irakaslea da eta Genetika Saileko Hologenomiks ikerketa-taldeko zuzendaria da. Berrikuntzaren Euskadi Saria jasoa du. Bestalde, Nutrizioko eta Kiroleko Genetikako irakaslea ere bada Espainiako eta Ameriketako hainbat unibertsitatetan, eta ikertzaile nagusia nazioarteko hainbat proiektutan.
Ordizientziako bigarren hitzaldia urriaren 11n izango da. Aitzol Lamikizek sektore aeronautikoaz eta industriari planteatzen dizkion erronkez ariko da. Errendimendu handiko fabrikazio taldeko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Fakultateko Ingeniaritza Mekanikoko Sailean.
Azkena, berriz, Amaia Orbeak egingo du hiaren 18an, Mikroplastikoak: kutsatzaile kimikoen koktela itsasoan gaia ardatz hartuta. Biologian lizentziatua eta doktorea (EHU) da Orbea, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko irakaslea eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea.