Astronomia Gaua egingo dute larunbatean Oiangun
Lurraren behatokia tailerra eta gaueko behaketa egingo dituzte. Lehenengorako izena eman behar da, bigarrenerako ez.

Arantzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, Astronomia Gaua egingo dute larunbatean, urriaren 5ean, Oiangun. Bi zati izango ditu egunak. Batetik, 17:30etik 19:00etara bitartean, Lurraren behatokia tailerra egingo dute (izen-ematea: https://labur.eus/i56t6). Eta bestetik, 19:30etik 21:00etara, gaueko behaketa egingo dute. Horretarako ez dago izenik eman beharrik.