Mª Nieves Perez Brezmesek 100 urte bete ditu
Erandioko Axpe auzoan jaio zen, Bilboko itsasadarrean, bertan oraindik karramarroak eta arrainak arrantza zitezkeenean.
Irailaren 28an, Mª Nieves Perez Brezmesek 100 urte bete zituen, eta “ohitura legez, alkateak zoriondu, eta lore sorta eta oroigarria eskaini zizkion”.
Erandioko Axpe auzoan jaio zen, Bilboko itsasadarrean, bertan oraindik karramarroak eta arrainak arrantza zitezkeenean. Alabaina, “ez zuen igeri egiten ikasi, ibaian ito ziren langile batzuen gorpuzkinak ikusteak eragin zion zirrarak ikaratuta. Gerra garaiko pasarte oso gogorrak oroitzen ditu, asko bizitzea tokatu zaiola azpimarratuz, eta lan asko egin duela. 70 urte bete zituen arte egon baitzen lanean senarrarekin jarri zuen ultramarino dendan. Gaur egun, semearekin eta errainarekin bizi da Ordizian”.