Olatz Salvador, Ines Osinaga eta Gari Altzagan kantari
Udazken kulturalaren barruan, urriaren 11n Olatz Salvador ariko da Altzagan, eta urriaren 12an Ines Osinaga eta Gari. Urriaren 25ean Betzaida Urtazak ipuin kontaketa saioa egingo du.
Altzagan udazken kulturala ospatuko dute urriaren 11n, 12an eta 25ean.
Urriaren 11n, 19:00etan, Ertotxean, Olatz Salvadorrek Zainak eman disko berriaren solasaldi musikatua egingo du, Ianire Aranzaberekin.
Urriaren 12an, beste bikote bat izango da, 19:00etan, eliza atarian: Ines Osinaga eta Gari. Kontzertu akustikoa egingo dute.
Urriaren 25ean azkenik, Betzaida Urtaza legorretar ipuin kontalariaren saioa izango da, 19:00etan, Ertotxean.