Juanjo Moralek Legazpin aurkeztu du bere lehen eleberria
Vencer en tierra de espias du izenburua, eta bere aita Juan Jose Moralek 1975ean irabazitako txirrindulari lasterketa garrantzitsu bat da abiapuntua, eta Gerra Hotzeko espia trama bat da ardatza. Zumarragan ere aurkeztuko du, ostiralean-
Juanjo Moral Cibrianek Legazpin aurkeztu du Vencer en tierra de espias bere lehen eleberria. Bere aita Juan Jose Moral Arnaiz txirrindulariak 1975ean Ekialdeko herrialdeetan irabazi zuen lasterketa garrantzitsu bat abiapuntutzat hartuta, Gerra Hotzeko espia trama bat da liburuaren ardatza.
Josu Altzelai argazkilaria ondoan zuela egin zuen aurkezpena Moralek Kultur Etxean, publikoz beteriko areto nagusian. Legazpi aukeratu du aurkezpenerako, liburuan jasotzen diren pasarteetako batzuk bertan igarotzen direlako. Hain zuzen, Juan Jose Moral txirrindulari izan zen garaian, Legazpin bizi zen. Gaur egun Zumarragan bizi da, eta bertan egingo dute hurrengo aurkezpena, ostiralean, urriak 11, 18;30ean, Zelai Arizti kultur etxean.