Kulturartekotasun tailerrak egingo dituzte Itsasondon
Emagin taldeko Maider Evaristo ordiziarrak gidatuko du tailerra, eta guztira 15 parte-hartzaile izango dira.
Itsasondon harrera egin zien ekainean herrira etorri berriei.Itsasondoko Udala. Bihar eta hilaren 22an, 18:00etan, kulturartekotasun tailerra egingo dute Itsasondon udaleko hainbat batzordetan, zinegotzi lanetan, teknikari eta baita herriko bizitza dinamizatzen laguntzen duten herritarrentzat. Emagin taldeko Maider Evaristo ordiziarrak gidatuko du tailerra, eta guztira 15 parte-hartzaile izango dira.
Tailer honek kulturartekotasunaren gaineko aurreiritziez hausnartu eta eguneroko jardunean aniztasunaren begirada txertatzen hasteko estrategiak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko digu.













