Maddi Agirrek urrea eta brontzea lortu ditu
Espainiako Kopako eskaladako zailtasun probako bigarren jardunaldian 18 urtez azpikoen mailan urrea lortu du ordiziarrak eta absolutuan, brontzea. Euskal selekzioarekin aritu da.
Maddi Agirre, 18 urtez azpiko mailako podiumaren gorenean. Maddi Agirre 16 urteko eskalatzaile ordiziarrak bi domina eskuratu ditu asteburuan, Bartzelonan (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako Kopako eskaladako bigarren zailtasun proban. 18 urtez azpikoen mailan urrea lortu du eta maila absolutuan brontzea. Euskal selekzioarekin lehiatu da ordiziarra.
Ekainean bigarrena izan zen 18 urtez azpikoen lehenengo jardunaldian. Hirugarren saioa, hiru aste barru izango du.
Europako txapelketan ere bai
Europako txapelketan ere parte hartzen ari da ordiziarra Espainiako selekzioarekin. Duela 15 egun Suitzan, 14. postua lortu zuen 18 urtez azpikoen mailan.

Absolutuen mailan hirugarren postua lortu du eskalatzaile goierritarrak.Hitza.













