61 maratoi eta 2.500 kilometro pasa
Europako Kirol Astearen testuinguruan, Majori kiroldegiak eta Orkli kooperatibak Majorklitoia egitasmoa antolatu dute aurten, lehenengo aldiz. Datuak eman dituzte.
Europako Kirol Astearen testuinguruan, Majori kiroldegiak eta Orkli kooperatibak Majorklitoia egitasmoa antolatu dute aurten, lehenengo aldiz. Astebetean, ahalik eta maratoi eta kilometro gehien egitea zen helburua, bai Majoriko erabiltzaileen eta bai Orkliko langileen artean.
Datuak aztertzeko garaia da orain. Antolatzaileen esanetan, lortutako datuek “aurreikuspenak gainditu” dituzte: “Guztira 67 lagunek parte hartu dute, 2.580,83 kilometro, hau da, 61,16 maratoi osatu dituzte. Partaide bakoitzeko 38,51 kilometroko bataz bestekoa lortu da, beraz. Azpimarratzekoa da, gainera, kilometro gehien egin dituen parte-hartzaileak 130 km-ko marka egin duela”.
Antolatzaileen hasierako helburua 42 maratoi egitea zen, beraz, erronka hori nabarmen gainditzea lortu dute. Zentzu horretan, “balorazio positiboa” egiten dute. Parte-hartzaileek bataz beste “kilometro asko” egin dituztela ere azpimarratu dute, eta hurrengo baterako, “jende gehiagok parte hartzea” lortu nahi dute.
Bestalde, parte-hartzaileen artean, Majori kiroldegiko urte osoko abonu bat zozkatu dute, eta Joseba Zubillaga izan da irabazlea.