Ampo Ordiziak Altamiran jokatuko du igandean
Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu nahi dute goierritarrek Madrilgo Complutense Cisnerosen aurka.
Errugbi taldeak ere martxan dira dagoeneko. Ampo Ordiziak igandean jokatuko du 12:00etan denboraldi berriko Altamirako lehen partida, Madrilgo Complutense Cisnerosen aurka. Bigarren garaipena lortzen saiatuko da zaleen aurrean. Julen Goia taldera itzuliko da, lesioa gaindituta.
Taldearen beroketa saioa 11:00etan hasiko da eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria den Marta Pastor Bañales izango da.
23 urtez azpikoek ere etxean jokatuko dute, Madrilgo Pozueloren aurka.