Ampo Ordiziak ezin izan du etxeko partida irabazi
Madrilgo Complutense Cisneros taldearen aurka 24-47 galdu dute.

Ampo Ordiziak ezin izan du 2024-2025 denboraldiko etxeko lehen partida irabazi zaleen aurrean. Madrilgo Complutense Cisneros talde indartsuaren aurrean, 24-47 galdu zuten ordiziarrek.
Partida bat irabazita eta beste bat galduta, sailkapenean bederatzigarren postuan dago Ampo Ordizia. Asteburuan Valladoliden izango dute aurrez aurrekoa, Vrac-en aurka.
Kirol Zuzendaria
Atzoko partidan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria den Marta Pastor Bañales izango zen. Partidaren hasieran, errugbilariekin atera zuen argazkia.