Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua ezagutarazteko saioak
Gaztetxokoan egingo dituzte asteazkenean, gaztetxoei eta horien gurasoei zuzenduta.

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak ate irekien jardunaldiak egingo ditu asteazkenean, DBHko herriko ikasleei eta horien gurasoei zuzenduta. Gaztetxokoan emango dute zerbitzuaren berri.
Goizean, eskola ordutegian, 12 urteko ikasleen txanda izango da, hau da, DBH-ko 1. mailako ikasleena. Irakasleekin batera joango dira Gaztetxokora, eta gaztetxoekin lan egiten duten profesionalak eta zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute. Bi txandatan egingo dituzte saioak: 10:30ean Haztegi ikastolakoak joango dira, eta 11:30ean Olazabal institutukoak.
Arratsaldean, 18:00etan, DBH-ko 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleen gurasoen txanda izango da. Gertutik ezagutuko dute eskaintzen den zerbitzua. Zerbitzu hori, nerabeak egoten diren tokietan eskaintzen da, hau da, Gaztetxokoan bertan, kalean eta sare sozialetan.
11 urtetik 17 urtera arteko gazteentzat
Nerabeentzako zerbitzua 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzailea da. “Gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko”, udaleko gazteria sailak azaldu duenez. Gazteei ez ezik, gazteen gurasoei ere eskaintzen die zerbitzua.
ORDUTEGIA
Gurasoentzako arreta:
Asteazkenetan 11.00 – 13.00
Nerabeentzako arreta:
– Gaztetxokoan
Asteazkena eta osteguna 17.00-19.30
Ostirala, talde proiektua 14.00-17.00
Larunbata eta igandea 17.00-20.00
– Kalean
Asteazkena 14.00-14.45
Osteguna 16.00-17.00
Ostirala 18.00-19.00
Larunbata 16.00-17.00
Igandea 16.30-17.00
– Sare sozialetan
Asteazkena 16.15-17.00
Osteguna 15.30-16.00
Ostirala 17.00-18.00
Larunbata 15.30-16.00
Igandea 16.00-16.30