HARPIDEEK ESANA. «Euskarak horrelako hedabideak behar ditu»
«Gurasoak harpidedunak dira eta bakarrik bizitzera joan nintzenean, 2014an, GOIERRIKO HITZA nirekin eraman nuen. Zergatik? Gurea delako, hurbileko informazioa ematen digulako eta euskaraz delako. Ingurukoen berri izateko tresna baliagarriena da. Egunero, gainera. Oraindik harpidedun ez direnak, berandu dabiltza. GOIERRIKO HITZA oso garrantzitsua da. Gure hizkuntzak horrelako hedabideak behar ditu».