BIDEOAK. Euria erruz bota du Goierrin, eta hala jarraituko du egun osoan
Litro ugari pilatu dira denbora gutxian Goierriko bazter gehienetan. Arketak irekita, erretenak gainezka, eta errekak eta ibaiak arre eta emaritsu datoz. Behe-barru batzuetan ura ere sartu da. Euskalmetek abisu hori ezarri du iluntzera arte.

Trumoia eta ekaitza izan zen aurrena, eta segidan euria mardul. Atzo iluntzeaz geroztik etenik gabe ari du euria Goierrin, eta Zaldibiako Amundarain errekako aforalekua maila horira iritsi da goizeko ordu batak aldera.
Gaueko 23:00k aldera hauek dira Goierriko estazio meteorologikoetan pilatutako datuak, Euskalmeten arabera:
- Zegama: 11,7 mm 10 minutuan
- Agauntza: 9.8 mm 10 minutuan
- Amundarain: 9 mm 10 minutuan
- Ordizia: 9.3 mm 10 minutuan
- Zegama: 17.3 mm ordubetean
- Aitzu: 17.2 mm ordubetean
— Euskalmet (@Euskalmet) October 16, 2024
#Orain #Ahora #euria
Zegama: 11,7 mm 10 minutuan
Agauntza: 9.8 mm 10 minutuan
Amundarain: 9 mm 10 minutuan
Ordizia: 9.3 mm 10 minutuan
Zegama: 17.3 mm ordubetean
Aitzu: 17.2 mm ordubetean pic.twitter.com/KRZxKFimtW
Euskal meteorologia agentziaren esanetan, ordu luzez euria egiten jarraituko du txoko guztietan, eta mardul gainera. Abisu hori ezarria du iluntzera arte.
Hainbat lekutan luiziak izan dira, eta behe-barru batzuetan ura ere sartu da –Lazkaoko Maizpide inguruan, ikus bideoa–. Arketak irekita egon dira gau osoan herri askotan, erretenak gainezka datoz, eta errekak eta ibaiak emaritsu.
BIDEOA. Lazkaon, Maizpide inguruan
BIDEOA. Idiazabalen, plaza inguruan