2024/10/17

Katxalin elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu astebururako, bularreko minbiziaren aurkako egunaren inguruan

Gaur LegazTipi Tapako kideek arrosa kolorez jantzita egin dute osteguneroko bira, eta bihar, Legazpiko Katxalineko kideek postua jarriko dute bihar, elizako arkupeetan. Larunbateko Kulturen Arteko Egunean ere parte hartuko dute.

Ehunmilak 2025

Ehunmiletako izen-ematea azaroaren 7an irekiko dute

2025eko uztailaren 11an, 12an eta 13an jokatuko dira trilogia osatzen duten probak.

Asteklima

Basogintza, energia eta ura landuko dituzte Olaberriko Astekliman

Larunbatetik urriaren 26ra egitaraua prestatu dute, lau hitzaldirekin.

Aimar Maiz
Arrosa eguna

Irrati libreen topaketa Ataunen egingo dute

Arrosa sareko irratien urteko eguna zapatuan San Gregorion da. ‘Zebrabidean’ irratsaio berezia eta bazkaria egingo dituzte.

Aimar Maiz

Xabier Berasategik Euskaltelen jarraituko du

Bi urterako luzatu dio kontratua Euskadi Fundazioak Olaberriko txirrindulariari.

Stop Etxagabetzeak elkarretaratzea egin du Ordizian, BBVAren aurrean

Goierrin bizi den Youssef eta bere familiari bakarrik ez daudela adierazteko elkartu dira. BBVAri "egoera honi amaiera emateko eta familiak Goierrin bizitzen" jarraitu ahal izateko eskatu diote. Asteartean Beasainen egingo dute beste elkarretaratze bat.

HITZAK 20 URTE

ERREPORTAJEA. Hitzek esan ezin dezaketena, argazki eta bideoetan

Bi hamarkada hauetako ibilbidean argazkilari eta bideo-egile askoren laguntza izan du GOIERRIKO HITZAk. Bihoakie erreportaje honen bidez lantalde guztiaren eskerrik beroena.

Laida Goiburu

Musika banda eta txistulariak bat eginda, txistua aldarrikatzeko

Legazpiko bandak eta Goiz Deiak kontzertua egingo dute elkarrekin, Garikoitz Mendizabal txistulariarekin batera. Txistua indarra galtzen ari dela eta, bultzada eman nahi diote.

Mendia

Juan Mari Ansaren ikus-entzunezko eta liburu aurkezpena ostiralean, Kultur Etxean

Laskuneko zirkuaren inguruko gailurretara egindako igoerak azalduko ditu, besteak beste.

HITZAK 20 URTE

Betaurreko bilketa egiten ari dira jubilatu elkarteetan

Urtarrilaren 31ra arte bildutako betaurrekoak Madagaskarrera bidaliko dituzte.

Legazpiko PSE-EEk Iraunkortasuneko foru diputatu sozialistak udalerriko udal proiektuei emandako babesa nabarmendu du

Jose Ignacio Asensiok zuzendutako sailak 238.000 euro baino gehiago bideratu ditu ingurumen arloko proiektuak bultzatzera.

HITZAK 20 URTE
IORITZ ARIZKORRETA. Segurako harpidea

HARPIDEEK ESANA. «Inguruko albisteak beti interesatu zaizkit»

A. Zaldua
Kontzertua

Elizondoko abesbatzak emanaldia eskainiko du Itsason

San Bartolome elizan egingo den mezan parte hartu ondoren egingo dute kontzertua. Igandean izango da, 12:00etan.

antzerkia

'El parto' antzezlana bihar Legazpin, Iratzarri elkartearen eskutik

Latxartegi aretoan izango da Goierriko antzerki talde amateurraren emanaldia, 20:00etan. Sarrera doan da.

Energia

Argindar faktura ulertzeko eta hobetzeko ikastaroa

Urriaren 23an egingo da Goiekin. Izena eman behar da. Goiekik eta Goierriko Energia Bulegoak antolatu dute.

Gipuzkoako pala txapelketako ligaxka amaitzear da

Asteburuan emaitza onak lortu dituzte Oianguko pilotariek: Gipuzkoako txapelketako bost partida jokatu zituzten eta horietatik hiru irabaztea lortu zuten.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa