HARPIDEEK ESANA. «Inguruko albisteak beti interesatu zaizkit»
Ioritz Arizkorreta Segurako harpidea. «Duela lauzpabost urtetik naiz harpidedun. Ama harpideduna da, eta etxetik joandakoan nik ere GOIERRIKO HITZA hartzea erabaki nuen. Izan ere, inguruko herrietako albisteak beti interesatu zaizkit. Festen eta kultur ekitaldien ingurukoak, elkarrizketak… dena irakurtzen dut. Ez diot akatsik ikusten. Gainontzeko komunikabideetan zabaltzen ez diren albisteen berri ematen du. Hemengo egunerokotasuna islatzen du».













