Ampo Ordiziak Valladoliden jokatuko du igandean
Vrac Quesos Entrepinares taldea izango du aurkari Goierriko errugbi taldeak Pepe Rojo zelaian, 12:30ean hasita.
Ampo Ordizia errugbi taldeak Valladoliden (Espainia) du denboraldiko hirugarren jardunaldiko partida, Vrac Quesos Entrepinaresen aurka, igandean, 12:30ean, Pepe Rojo zelaian. Azkeneko partidatik, Alain Araña (hatza puskatuta) eta Victor Garvin (lotailu gurutzatua puskatua) gehitu behar zaizkio lesionatuen zerrendari. «Pepe Rojon jokatzea gogorra bada ere, taldea aurpegia emateko gogoz» dagoela azpimarratu dute Ampo Ordiziatik.
23 urtez azpiko taldeak Madrilen jokatuko du bihar, 16:00etan, Arquitecturaren aurka.