Ataunen ‘Euskelelea’ antzerkia egingo dute bihar
Antzeztaun antzerki zikloko bigarren ikuskizuna bihar eskainiko dute, Ataunen. Euskal Barrok Ensemble taldeak Euskelelea ipuin musikatua plazaratuko du. Kontalari bat, bi abeslari eta bost musikari dira. Herri Antzokian, 17:00etan hasiko da. Sarrera doan da, eta gonbidapen-txartelak aurrez udaletxean edo liburutegian har daitezke.