Luis Pagolak irabazi du Ilintiren 500 euroko saria
Bi bazkideren erakusleihotan zeuden Chupa Chups goxokien kopurua asmatzeko apustu-lehiaketa bat jarri zuen martxan Legazpiko merkataritza elkarteak. Bi partaidek asmatu zuten 1.099 zela kopura, baina Pagola suertatu da irabazle bien artean egindako zozketan.
Legazpiko Ilinti merkatarien Udazkeneko Porrak badu irabazlea: Luis Pagola. Elkarteko bi bazkideren erakusleihoetan jarritako Chupa Chups kopurua 1.099 zela asmatu du Pagolak, eta 500 euroko saria jaso du, Ilintiko establezimenduetan gastatzeko.
Guztira 2.600 apustu jaso ditu Ilintik, Beti Eder estetika zentroan eta Laueme sukalde altzairu dendan kristalezko potetan ikusgai zeuden goxoki horien kopurua asmatu nahian. Kopuru zehatza 1.099 zen, eta bi partaidek asmatu dute, baina lehiaketaren oinarrian jasota zegoen bezala, zozketa egin dute bien artean, eta Pagola suertatu da irabazlea.
Gaur eguerdian jaso du saria irabazleak, Ilintiko Lintxo maskotaren eta Mattin Osinalde ordezkariaren eskutik.