Dantzaz bete du Legazpi Sustraiak taldearen dokumentalak
Herriko gune desberdinetan egin zituzten grabaketak atzo, dantza taldeak datorren urtean ospatuko dituen 50 urteen harira prestatzen ari diren lanerako.
Sustraiak taldeak dantzaz bete zuen Legazpi atzo, datorren urtean beteko dituen 50 urteak ospatzeko grabatzen ari den dokumentalaren aitzakian. Gaurko eta lehengo dantzariak eta inauteri konpartsan, larrain dantzan edo San Joan suaren inguruko dantzetan parte hartzen duten legazpiarrek, baita txistulariek ere, bat egin zuten atzo herriko hainbat tokitan egin behar ziren grabaketetarako deiarekin.
Grabazio saioetako bat Euskal Herria plazan egin zen, eguerdian, bertan dauden tabernetako terrazetan bildutako jendearen gozamenerako.