Haztegi ikastolako igogailu berria martxan dago
Eraikin berriko irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan instalatu dute. Komun guztiak irisgarri bihurtzeko lanak ere egin dituzte.
Haztegi ikastolak igogailua martxan du dagoeneko, eraikin berrian. Igogailuaren instalazioa uztailean hasita, duela gutxi amaitu da. Eraikin osoko irisgarritasuna hobetzeko egin dituzten lan orokorren barruan kokatzen da.
Igogailu berria eraikineko sototik hirugarren solairura arte doa, eta lau geldialdi horiez gain, bosgarren bat ere badu, ondoan dagoen eraikineko sotoaren parean, Igogailuak bederatzi pertsonentzako lekua du, eta bi ate ditu.
Obra honekin batera, eraikin berriko komunen irisgarritasuna bermatzeko ere beste lan batzuk egin dituzte, eta orain, lehen ez bezala, eraikineko solairu guztietako komunak dira irigarriak. Horrela, komun horiek irisgarriak dira eraikin
Proiektua Legazpiko Udalak finantzatu du eta lanak Construcciones MB Antio, S.L.L. enpresak egin ditu. Kostua 306.253,77 eurokoa izan da, BEZ barne.