Altxa Burua Legazpi taldea sortu dute, haurren eta gazteen artean mugikorraren erabilera egokia bultzatzeko
Udalak, familiek, merkatariek eta ostalariek eta hiru ikastetxeetako arduradunek osatzen dute taldea momentuz, baina irekia da. Diagnostiko bat egingo dute, hasteko.
Altxa Burua Legazpi haur eta nerabeen artean telefono mugikorraren erabilera arduratsua sustatzeko taldea sortu berri dute herrian, udalaren ekimenez.
Haur eta nerabeen artean gailu mugikorren gehiegizko erabileraren inguruan kezka gero eta handiagoa delako jarri du abian udalak ekimen hau, hainbat kolektiboren laguntzarekin. Teknologiak familien ongizatean duen eraginari buruz kontzientziatzea da helburua.
Talde hori, momentuz, udalak, familiek, merkatariek eta ostalariek eta hiru ikastetxeetako arduradunek osatzen dute, eta haur eta nerabeen artean mugikorren, tableten eta bestelako gailu teknologikoen erabileran praktika osasungarriagoak eta arduratsuagoak sustatzeko asmoa du. Gainera, mugikorraren erabilera goiztiarrak dituen arriskuen inguruan herritarrak kontzientziatzea ere nahi du.
Talde irekia
Talde irekia da, eta parte hartu nahi duenak udalaren www.legazpi.eus webgunean eman dezake izena.
Mugikorraren erabilerari buruzko diagnostiko batekin hasiko dira lanean, egoera nolakoa den jakiteko eta ikasturte honetarako plan bat diseinatzeko