Amiantoari buruzko hitzaldia egingo dute bihar Legazpiko Gizarte Zentroan
Buztintegik antolatuta, Asviamie elkarteko Jesus Uzkudunek egingo du. Gabonetkao loteria ere saltzen hasi da jubilatuen eta pentsionisten elkartea.

Buztintegi jubilatuen eta pentsionisten elkarteak antolatuta, Amianto, el problema existe izenburuko hitzaldia egingo du Asviamie elkarteko ordezkari den Jesus Uzkudunek bihar asteazkena, Gizarte Zentroan, 18:30ean.
Bestetik, urtero bezala, aurten ere Gabonetako loteria ari da saltzen Buztintegi. Aurten erosi duten zenbakia 77050 da, eta salgai jarri dituzten partizipazioak 10 eurokoak dira. Elkarteko kideak, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 11:00etara egongo dira loteria saltzen, Gizarte Zentroko bulegoan.