Itsasondo Gipuzkoako Herri Txikietako areto futboleko Ligan
Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Herri Txikietako Liga. Bost taldek hartuko dute parte.
Gipuzkoako Herri Txikietako XIV. Liga asteburuan hasiko da. Aurtengoa, lehenengo aldiz, helduen mailakoa izango da. Itsasondoko Ijitok taldearekin batera, Ikaztegietako Kutturru, Itziar, Bidania-Goiatz eta Leaburu-Txarama taldeek hartuko dute parte areto txaspelketan. Itsasondok igandean jokatuko du, 11:00etan, pilotalekuan, Ikaztegietaren aurka.
Lehenengo fasean denek denen aurka jokatuko dute, eta ondoren, Kopa jokatuko da. Koparako berriz izen-ematea zabalduko da, talde berriren batek parte hartu nahi izango balu. Gale Elkarteko (Gipuzkoako Areto Futbol Elkartea) Jon Leundaren esanetan, “talde batzuk ateratzear izan dira, baina ez dute izan behar hainbat jende eta azkenean kanpoan geratu dira.
Txapelketa bi astean behin jokatuko da.“Kirol amateurrean arazo handi bat ikusten da, izan ere Gabonetatik aurrera taldeek jendearekin arazo asko izaten ditu, eta hori ekiditeko tarte hau utzi dugu. Ahal dela egutegia errespetatuko da, baina behar izanez gero, aste bat aurreratu edo atzeratzeko aukera ematen du honek”.
Erronka gehiago
Erronkak ere badituzte, Leundaren esanetan: “Gabonetarako nazioarteko torneo bat antolatu nahi digu 21 urtez azpikoekin, eta helduekin. Jada hasita gaude hitz egiten, baina oraindik zehazteko daukagu. Gael Elkartea Nazioarteko Areto Futbol Elkargoan sartuta dago, eta ekainaren erdian jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko gonbita luzatu digute. Elkarte bezala bertan parte hartzeko aukera ere aztertzen ari gara”.
Eta nesken lehiaketa ere antolatu nahi dute: “Saiatu gara, baina ez dugu nesken talderik lortu gure erronketako bat izango da, gutxienez udaberrirako bi talde izatea eta kopa jokatzea eta hurrengo denboraldian nesken Liga ere izatea”.