Pintxo-potea eta musika, Legazpiko Gazte Asanbladaren ikasturtea hasteko
Festa izango da larunbatean Gaztetxean, arratsaldean hasita. Gauean Akerren Seinale eta Enelektro Dance&Sound taldeek joko dute.

Legazpiko Gazte Asanbladak larunbat honetan hasiko du ikasturtea, Gaztetxean egingo diren hainbat jarduerarekin. Festa giroa izango da bertan arratsaldean eta gauean.
Gaztetxea 18:00etan irekiko dute, eta 19:30ean Ane, Irati eta Saioa hirukoak musikaz alaituko duen pintxo-potea hasiko da. Gauean, 23:00etik aurrera, kontzertua egingo dute Akerren Seinale eta Enelektro Dance&Sound taldeek.

Akerren Seinale musika taldea.