Maialen Akizu, Iñaki Apalategi eta Amaia Iturriotz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
Akizuk Azkoitian kantatuko du bihar, eta Apalategik eta Iturriotzek igandean Irunen.
Joan zen asteburuan hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako fasea. 30 bertsolarik kantatuko dute, bost saiotan. Finalaurrekora bost irabazleak eta puntu gehien lortu dituzten gainontzeko 13ak pasako dira. Larunbatean hirugarren saioa jokatuko da Azkoitian eta bertan Maialen Akizu urretxuarrak abestuko du. Igandean laugarren saioa jokatuko da Irunen. Bertan Amaia Iturriotz urretxuarrak eta Iñaki Apalategi beasaindarrak abestuko dute. Bi saioak 17:00etan izango dira.
Irungo saiorako sarrerak bukatu egin dira dagoeneko. Azkoitiko sarrerak, aldiz, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita aretoko txarteldegian ere, saioaren egunean, aurretik agortuko ez balira.
Final-laurdenetako azken saioa Tolosan izango da, azaroaren 3an. Bertan, Nerea Elustondo legazpiarrak abestuko du.