2024/10/25

Eusko Jaurlaritzak bost milioi eta erdi euro inbertituko ditu Legazpin, Sidenor ohiko industria eremuan

Goierri garaiko EAJk pozgarritzat jo du inbertsioa, Legazpiren eta inguruko herrien etorkizuna markatuko duelako.

BERTSOLARITZA

'Bertso bira' egitasmoa Goierriko sei adinekoen egoitzatan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk 30 saio antolatu dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Horietatik sei Goierrin izango dira.

Iñaki Gurrutxaga
Errigora

Errigoraren saskiak eskatzeko epea azaroaren 14ra arte

Nafarroako erdi eta hegoaldeko produktuz osatutako hiru saski daude aukeran. Horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko dute.

Iñaki Gurrutxaga

Aldundiak Baserritar Misto Profesionala ekimena aurkeztu du Goierrin

70 bat lagun elkartu ziren atzo Ordiziako Barrena jauregiko informazio saiora.

Ardiki Eguna

Antolatzaile-taldea aldatuta baina betiko legeko Ardiki Eguna, etzi

Gazte talde batek hartu du Zaldibiako azoka eta festa antolatzeko ardura. Mondeju zuriaren eta Aralarko gaztaren lehiaketak, igandean. Bazkari-lekua antzokitik plazara aldatuko dute.

Aimar Maiz
Euskaraldia 2025

Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzeko erronkarekin dator laugarren edizioa

Iruñean aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa. 'Elkar mugituz egingo dugu' izango da lehen aldiz udaberrian egingo den ariketa sozialaren lema. “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” izatea nahi dute antolatzaileek.

Iñaki Gurrutxaga
Urteurrena

Idiazabalgo armarriak 400 urte bete ditu

1624ko urriaren 25ekoa da armarriari buruz jasota dagoen idatzizko lehenengo erreferentzia. Atzoko osoko bilkuraren ostean, urteurrena gogorarazi nahi izan zuten udal ordezkariek.

BERTSOLARITZA

Maialen Akizu, Iñaki Apalategi eta Amaia Iturriotz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Akizuk Azkoitian kantatuko du bihar, eta Apalategik eta Iturriotzek igandean Irunen.

Asier Zaldua
Neguko ordutegia

Gogoratu ordu aldaketarekin

Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.

Goierriko Hitza
Antzerkia

Haur eta gazteen garapenean eragiteko antzerki saioa

‘Antzerki txiki, garapen handi’ saioa antolatzekotan da Segurako Udala. Idoia Uranga aktoreak gidatuko du saioa. Interesatuek azaroaren 6ra arte eman dezakete parte hartzeko izena.

antzerkia
antzerkia
Mendia
Irteera

Eltziegora irteera antolatu dute Idiazabalen, azaroaren 9rako

Irteeran parte hartzeko sarrerak eskuratu daitezke, jada, kultur etxean, 25 euroan.

Azoka

San Martin eguneko afarirako txartelak salgai

Gaur eta bihar arratsaldean egongo da txartelak erosteko aukera kultur etxean. San Martin feria azaroaren 9an izango da aurten.

Oianguko lau bikote, finalerdietara sailkatuta

Amaitu da Gipuzkoako txapelketako ligaxka. Pasa den asteburuan bost partida jokatu zituzten eta horietatik bi irabaztea lortu zuten.

Musika

Ordiziako Laguntasuna eta Altsasuko Trasteando, Legazpiko biharko errondaila topaketan

Alaitasuna errondailaren 60. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan kokatzen da Latxartegi aretoan egingo duten kontzertuan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa