Gogoratu ordu aldaketarekin
Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.
Teknologiak aurrera egin duen eran, automatikoki aldatzen da ordularia gailu askotan, baina ziurrenik gehiengoari gertatuko zitzaion inoiz ordu aldaketarekin nahasmenen bat. Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin bat eginez, neguko ordutegia jarriko da indarrean, eta 03:00etan 02:00ak izango dira. Horrenbestez, goizago argituko du egunak (07:36) baina ilundu ere garaizago ilunduko du (18:10).