Haur eta gazteen garapenean eragiteko antzerki saioa
‘Antzerki txiki, garapen handi’ saioa antolatzekotan da Segurako Udala. Idoia Uranga aktoreak gidatuko du saioa. Interesatuek azaroaren 6ra arte eman dezakete parte hartzeko izena.
8 urtetik gorako haur eta gazteei zuzendutako Antzerki txiki, garapen handi saioa antolatu nahi du Segurako Udalak. Saioa Idoia Uranga (Azkoitia, 1972) aktoreak gidatuko du saioa. Norbera eta besteen emozioen ezagutzan eta elkarren arteko harremanetan sakontzea, beldurrei aurre egiten ikastea eta landutakoarekin harro sentitu eta jendearen aurrean azaltzen ikastea dira saioaren helburu nagusiak.
Interesa dutenek azaroaren 6ra arte dute izena emateko aukera kultura@segura.eus helbide elektronikora idatzita. Izena ematen dutenen artean bilera bat egingo da gero, saioaren eguna eta ordua zehazteko.