Oninen abenturen antzerkia Lazkaon egingo dute gaur
Onin eta antzerkiaren misterioa antzezlana egingo du gaur Tdiferencia konpainiak haurrentzat, Lazkaoko Arerian, 18:00etan. Sarrera 10 euro da (lazkao.eus-en aurrez). Ibon Martinek sortutako Onin pertsonaiaren abenturetan oinarrituta, Maite Redinek idatzia da. Kimetz Etxabe, Celia Fañanas, Irati Muñoz, Ibai Alguea eta Naiara Azpilkueta dira aktoreak.