San Martin eguneko afarirako txartelak salgai
Gaur eta bihar arratsaldean egongo da txartelak erosteko aukera kultur etxean. San Martin feria azaroaren 9an izango da aurten.
Datorren azaroaren 9an ospatuko dute San Martin feria Zegaman. Eguerdira bitartean egongo da ikusgai azoka, herriko abeltzain eta artzainen ganadu erakusketarekin, eta bertako produktuen zein artisautza produktuen askotariko salmentarekin. Urtero legez, Aizkorri-Aratz natur parkeko gazta lehiaketa eta ganadu lehiaketa ere hartuko ditu feriak.
San Martin eguneko feria eguerdian amatuko den arren, ospakizuna egun osora zabalduko dute zegamarrek. Poteoa egingo dute 19:00etan Kita del Pare txarangarekin eta 21:00etan, afaria antolatu dute udaletxe parean. Zegamako produktuekin osatutako saski bat ere zozkatuko dute, txartelak goizean zehar izango dira salgai.
Afarian parte hartzeko txartelak gaur eta bihar jarriko dituzte salgai, 18:30etik 20:00etara kultur etxeko goiko pisuan. Txartelak 10 euroan salduko dira.