Maide Garmendia bigarrena izan da, Euskal Herria-Bayern sega desafioan
Josu Mendizabal zaldibiarra er lehiatu da, Amaiur Arrospiderekin, eta bigarren geratu dira horiek ere.
Almitza elkarteak antolatuta, Euskal Herria-Bayern sega desafioa egin dute gaur arratsaldean Hernaniko Jauregi jatetxe ondoko zelaietan. Emakumeak eta gizonak aritu dira lehian.
Emakumeak nazioarteko eran egin dute segan, tartean Maide Garmendia zaldibiarra, bakarka, 100 metroko sailean. Garmendia bigarren geratu da. Hauxe izan da sailkapena:
1. Izadi Arrospide Uzkudun
2. Maide Garmendia Jauregi
3. Veronica Abfalter
Gero, gizonen txanda izan da, eta hor, Josu Mendizabal zaldibiarra lehiatu da, Amaiur Arrospiderekin, 40 minutuko lanean kilotara. Euskaldunak bigarrenak geratu dira. Hona hemen sailkapena:
1. Johannes Egger eta Johann Wolfgrubel (Bayern):3201kg
2. Amaiur Arrospide eta Josu Mendizabal (Euskal Herria) 3137kg