Ardanbidetako erromeria, aurten euripean
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Kimu-berri elkarteak antolatutako festara ehun inguru legazpiar joan ziren. Giro bikainean igaro zuten atzoko eguna.
Euriari eta hotzari aurre eginez, ehun legazpiar inguru igo ziren igandean Ardanbidetara, Kimu-berri elkarteak antolatutako erromeria ospatzera.
Giro bikainean igaro zuten eguna, eta jokoan egiteko, zaldian ibiltzeko eta arku tiroan jarduteko aukera izan zuten. Bazkaria Kimu-berri aterpearen barruan egin zuten.