Legazpiko Frontenis Txapelketa jokatuko da azaroaren 10ean
Izenak emateko epea irekita dago. Hamasei bikote izango dira gehienez, eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko da.
Legazpiko Frontenis Txapelketa jokatuko da azaroaren 10ean, Urbeltz pilotalekuan. Tanto bikoitzera izango da, eta taldekako lehiaketa sistema erabiliko da. Gehienez 16 taldek parte hartuko dute, eta irabazleek txapela jasoko dute, eta bigarrenek, trofeoa.
Informaziorako eta izena emateko 646 759 668 (Eneko) edo 650 200 155 (Axi) zenbakietara deitu behar da. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da.