Legazpin, ikastolan eta Lekanazpin banatuko dituzte Errigora saskiak
Eskaerak egiteko epea azaroaren 14ra artekoa da. Saskiekin ateratako diruaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.
Errigora saskien kanpaina hasita dago, eta azaroaren 14ra arte luzatuko da Nafarroako produktuez osatutako kaxak https://www.errigora.eus/ webgunean eskatu daitezke, eta Legazpin, baita Kopilain dendan dauden esku orriak beteta eta bertan entregatuta ere.
Saskiak Haztegi ikastolan edo Lekanazpi elkartean jaso ahal izango dira.
Saskien balioaren %25 Nafarroa Hegoaldeko euskalgintza laguntzeko izango da.