Zaintza lanei buruzko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu Urola Garaiko Emakumeen Etxeak
Langileen eskubideak eta kontrataziorako orientazioa dira lantzen dituzten gaietako batzuk.
Urola Garaiko Emakumeen Etxeak orientazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu, bereziki etxeko zaintzaren inguruan. Zerbitzu horiek erabiltzek 943 25 23 89 telefono zenbakira deitu edo berdintasuna@urolagaraia.eus berdintas helbidera mezua bidali daiteke.
Batetik, etxeko zaintzan modu profesionalean lan egiten duten emakumeentzako orientazio sozio-laborala ematen duen zerbitzua dago Emakumeen Etxean, 2023ko irailean jarri zena martxan. Bertan, langile horiek dituzten eskubideei buruz informazioa jasoko dute, hala nola, soldataren inguruan, legezko atsedenaldien inguruan, edo nominak eta kontratuak ulertzeko.
Aurrekoari oso lotutako beste zerbitzu bat etxeko eta zaintzako langileen kontrataziorako orientazioa da, honako hau berria. Bertara, etxeko edo zaintza lanetarako pertsona bat kontratatu nahi duen edozein herritar gerturatu daiteke, eta etxeko edo zaintzako langileen lan baldintzen inguruko informazioa jaso ahal izango dute, era berean, kontratazio horiek egiteko tramiteak zeintzuk diren azalduko da, eta erlazionatutako legediaren inguruko informazioa ere jaso ahal izango dute.
Azkenik, eta arlo juridikoarekin lotuta, Urola Garaiko Emakumeen Etxea ireki zutenetik, Aholkularitza juridiko zerbitzua eskaintzen dute. Zerbitzu horretara, eskualdeko emakumeek jo dezakete gai desberdinen inguruan aholkularitza jasotzeko: espetxe eta zigor zuzenbidea, atzerritartasuna, lan zuzenbidea, indarkeria matxista edo hirugarren adinarekin zerikusia duten erretiroa, pentsioa eta alarguntasuna.
Informazio gehiago hurrengo webgunean aurkitu daiteke, baita sare sozialetan ere:
www.urolagaraikoemakumeenetxea.eus
Instagram: https://www.instagram.com/ugberdintasuna/
Twitter: https://twitter.com/UGberdintasuna
Facebook: https://www.facebook.com/UGberdintasuna/