Hiru peoi kontratatuko ditu Legazpiko Udalak
Lanbiden eman behar dute izena interesatuek, azaroaren 4tik 15era. Sei hilabeteko kontratua egingo diete.
Legazpiko Udalak zeregin askotarako hiru peoi kontratutako ditu, Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez Lanbidetik jaso duen enplegua sustatzeko diru laguntza medio. Sei hilabeterako kontratua egingo zaie, eta lanaldi osoa izango dute.
Interesatuek izena eman beharko dute Lanbiden azaroaren 4tik 15era, eta Euskal Enplegu Zerbitzuan alta emanda egon beharko dira enplegu eskatzaile gisa. Gainera, peoi gisa gutxienez hiru hilabeteko esperientzia izan beharko dute.