Igandean hasiko da Ordiziako Barroko Aire jaialdia
Elizan izango dira lau kontzertuak, 18:30ean hasita. Dohainik dira.
Azaroa iristearekin batera, Ordizian ondo baino hobeto errotuta dagoen Barroko Aire musika zikloa igandean hasiko da. Izaro Intxausti kultur teknikariaren esanetan, ordiziarrentzat «oso maitea da eta aurten 39. ediziora iritsi gara dagoeneko».
Azaroko lau igandeetan, 18:30ean, Ordiziako parrokian, lau hitzordu izango dituzte musika zaleek, dohainik. Intxaustik aurreratu duenez, «lau kontzertuak oso bereziak eta ikusgarriak izango dira, gustu handiz prestatutakoak». Izan ere, «artistek Ordiziako zikloa erreferentziatzat hartua dute eta oso gustura etortzen dira».
Ondorengoa da prestatu duten egitaraua:
- Azaroaren 3an, All’Antica.
- Azaroaren 10ean, Donostiako talde barrokoa, Kresala dantza taldearekin.
- Azaroaren 17an, Tercia realidad.
- Azaroaren 24an, Conductus Ensemble.