Mari Romerok aurkeztu du 'La raya del pantalon'
Kultur Etxeko areto nagusia goraino bete zen atzo, idazle legazpiarraren bosgarren eleberriaren aurkezpenerako.
Mari Romero idazle legazpiarrak atzo aurkeztu zuen bere bosgarren eleberria, La raya del pantalon, Kultur Etxeko areto nagusian. Romerok Maialen Arizti alaba eta Nati Botanz laguna eta lankide ohia izan zituen ondoan aurkezpen ekitaldian. Aretoa jendez goraino bete zen, eta askok liburu berria sinatzeko eskatu zioten idazleari.
La raya del pantalon salgai dago liburu dendetan eta plataforma digitaletan, eta Legazpin, Apatxon eta Mimaru lore dendan erosi daiteke.