Gipuzkoako hiru finaletatik bi jokatuko dituzte Oianguko pilotariek
Igandean, 10:00etan jokatuko dira finalak Olaberriko udal pilotalekuan. Hiru finaletatik bitan lehiatuko dira Oianguko pilotariak: hirugarren mailan Oiarbide-Ormazabal bikotea izango da Errenteriako Eplekoen aurka eta bigarren mailan berriz Otegi-Garrido, Azpeitiko Ilunpe taldekoen aurka.
Larruzko paletako Gipuzkoako txapelketako finalak jokatu dira igandean Olaberriko udal pilotalekuan, 10:00etan hasita. Oianguko bi bikote izango dira finalistak, aurreko asteko partidak irabazi ondoren.
Hirugarren mailan Oiangu 1 (Oiarbide-Ormazabal) bikoteak 35-32 irabazi zuen Oiangu 2 (Gonzalez-Agirrezabal) bikotearen aurka, “partida nahasi bezain estu batean”.
Bigarren mailan ere, Oiangu 1 bikoteak (Otegi-Garrido) garaipena eskuratu zuen Oiangu 2ko bikotearen (Irastorza-Etxeberria), 20-35 emaitzaz.
Lehen mailan, “jaitsiera postua ekidin nahirik, larunbatean Donostiako Altza auzoko pilotalekuan izan genituen lehen mailakoak (Naldaiz-Letamendia). Baina Errepalako bikotea Oianguarren aldean sendo ibili zen eta ezin izan zuten partida irabazi gureek (35-17).
Finalak jokatu aurretik egindako balorazioan, “txapelketa positiboa” izan dela azpimarratu du Oiangun. “Lehenengo mailako postua galduta ere bigarren mailako bikoteak, finalera iristeagatik, igoera irabazi duelarik, hurrengo urtera begira postua mantenduko da lehenengo mailan. Bigarren mailari begira bestalde, hiru postu izango dira, aurten baina bat gehiago, hirugarren mailako finalistek igoera lortu baitute, bigarren mailako Oiangu2k postua mantendu baitu eta lehen mailakoak ere bigarrenean jokatu beharko baitute hurrengo urtean”.
Finalak igandean
Igandean, 10:00etan jokatuko dira finalak Olaberriko udal pilotalekuan. Hiru finaletatik bitan lehiatuko dira Oianguko pilotariak: hirugarren mailan Oiarbide-Ormazabal bikotea izango da Errenteriako Eplekoen aurka eta bigarren mailan berriz Otegi-Garrido, Azpeitiko Ilunpe taldekoen aurka.