Ana Apikak ipuinak kontatuko dizkie bihar 5 urtetik gorako haurrei Legazpin
Udal liburutegian izango da ipuin kontaketa saioa, 18:00etan. Haurrei zuzendutako liburu onenen gida eskuragarri dago liburutegian.
Legazpiko udal Liburutegiak antolatuta, 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da bihar, liburutegian bertan, 18:00etan.
Ana Apika izango da ipuin kontalaria.
Haur liburu onenak
Bestetik, Legazpiko liburutegian eskuragarri dago haurei eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu onenen zerrenda jasotzen duen gida. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitaratu du, Haur eta gazte literatura irakur gida 2023 izenburupean. Legazpiko Udal Liburutegiko arduraduna Jasone Erostarbe Mintegiko kide da.
Gida hori, iaz euskaraz argitaratu ziren haur eta gazteentzako ia fikziozko liburu guztiak irakurri eta baloratu ondoren, aukeraketa baten emaitza da. Formatu digitalean argitaratu eta hemen eskuratu daiteke, baina paperean ere kaleratu dute, eta ale batzuk liburutegian daude