Legazpiko Klima eta Energia Plana hizpide, biharko 2030 Agendako foroan
Dokumentuaren zirriborroa aztertuko da, eta planak proposatzen dituen helburuak eta erronkak aurkeztuko dira.
Bihar osteguna, 2030 Agendaren Foroaren bilera egingo dute, Kultur Etxean, 18:00etan, eta bertan, Legazpiko Klima eta Energia Planaren zirriborroa landuko dute partaideek.
Bileran aztertuko dituzten gaiak hauek dira: klimaren inguruan herrian egin den diagnosiaren ondorioak, herritarren artean egindako inkestaren emaitzak, eta udala Klima eta Energiaren aldeko alkateen itun globalari atxikitzeko proposamena. Gainera, Legazpiko Klima eta Energia Planaren helburuak eta erronkak ere aztertuko dira, eta horrekin batera, bileran parte hartzen dutenen proposamenak eta iradokizunak bilduko dira.