Hasi dira San Martin jaiak Araman
Oinarte jubilatu elkartearen izenean Marijo Aldasorok eta Maria Rosario Urretabizkaiak egin dute Aramako San Martin jaietako pregoia, eta bota dute txupinazoa
Oinarte jubilatu elkartearen izenean Marijo Aldasorok eta Maria Rosario Urretabizkaiak egin dute Aramako San Martin jaietako pregoia, eta bota dute txupinazoa. Astelehenera bitartean, festa giroa izango da nagusi Araman.
Gauean, gaur eta bihar autobus zerbitzu berezia egongo da Aramako jaietara joan-etorria egiteko. Gaur eta bihar, 22:45ean abiatuko da Beasaingo tren geltokitik. Ordizian tren geltokian (22:50) eta Itsasondoko plazan (22:55) egingo ditu geldialdiak. Itzulerako autobusa, gaur 03:30ean abiatuko da eta bihar 03:00etan. Geltoki berdinetan geratuko da.
Egitaraua
Gaur
- 17:00: Zirkuola zirku saio dinamikoa (aurrez izena eman beharko da udaleko whatsappean).
- 20:00: Jai hasierako txupinazoa eta pregoia Aramako Jubilatu Elkartearen eskutik.
- 20:30: Joseto ta Alayak elektrotxaranga.
- 23:30: Balantza erromeria.
Larunbatean
- 12:00: Gazteen eta emakume profesionalen arteko pilota partidak.
- 14:30: Herri bazkaria eta ondoren bingoa.
- 20:00: Txalainak taldearen kontzertua eta Mozorrro gaua. Gaia: Munduko herrialdeak.
- 23:00: Itzal erromeria.
Igandean
- 12:00-14:00: Puzgarriak frontoian.
- 12:30: Txakolin dastaketa plazan.
- 16:00-18:00: Puzgarriak frontoian.
- 20:30: Gaztaina jana Intsausti eta Larrañaga trikitilariez alaiturik.
Astelehenean
- 12:00: Hamaiketakoa Arrikutz elkartean.
- 13:30: Toka txapelketa plazan.
- 19:00: Patata tortilla lehiaketa.
- 21:00: Festa amaierako suak.