Legorretako Udalak 2025eko egutegirako argazkiak bildu nahi ditu
Horretarako, Legorretan ateratako argazkiak jaso nahi ditu azaroaren 15era bitartean. Herritar bakoitzak bosna argazki aurkeztu ahal izango ditu
Herritarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du Legorretako Udalak 2025eko egutegia. Horretarako, Legorretan ateratako argazkiak jaso nahi ditu azaroaren 15era bitartean. Herritar bakoitzak bosna argazki aurkeztu ahal izango ditu, kultur etxean edo kultura@legorreta.eus helbidean.
Argazkiek bete beharreko baldintzak ondorengoak dira. Argazkiek hazbeteko 300 pixeleko erresoluzioa izan beharko dute, JPEG formatuan aurkeztu beharko dira. Argazkiaren tamaina 297×210 milimetrokoa izango da.
Parte hartzaile guztien artean urdaiazpiko bat eta egutegirako hautatutako argazkien egileen artean bi pertsonentzako otordu bat zozketatuko dira.