Munduko Arrozen eguna ospatuko dute bihar Ordizian
Munduko hamar herrialde eta kulturatako arrozak dastatzeko aukera izango da. Aurten hiru herrialde gehiagok parte hartuko dute: Peru, Japonia eta Ekuatoriar Gineak. Gainerako herrialdeak ondorengoak dira: Nigeria, Nikaragua, Sahara, Algeria, Kolonbia, Ekuador eta Euskal Herria.
Kultur arteko topaketaren harira Munduko Arrozen Eguna ospatuko da bihar Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Aurten ere 450 lagun inguru elkartuko dira. Oraindik txartelak eskuratu daitezke D’Elikatuzen, Buztuntzako Magazine Romanesc dendan eta Otegieneko Nerea tabernan (helduak 3 euro, umeak bat).
Munduko hamar herrialde eta kulturatako arrozak dastatzeko aukera izango da. Aurten hiru herrialde gehiagok parte hartuko dute: Peru, Japonia eta Ekuatoriar Gineak. Gainerako herrialdeak ondorengoak dira: Nigeria, Nikaragua, Sahara, Algeria, Kolonbia, Ekuador eta Euskal Herria.
Ekintza gehiago ere izango dira bihar: 15:00etan haur jolasak kalean, 15:30ean bingoa, 16:30ean Pottokis disko jartzailea eta 19:00etan kontzertuak pilotalekuan. Hiru talde igoko dira oholtzara: Samba Badago, Lua Matheus&Revolutionary Brothers eta Dj Angel Etxebeste. Taberna jarriko dute eta taloak ere egongo dira salgai.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.